XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urteurrenez Jose Bergamin-en eskutik

Dakizuenez, Historia mailan aurten Guerra civil-en 50. urtebetetzea ospatzen da.

Hori dela eta hamaika artikulu eta entseiu argitaratzen ari dira.

Dakizuenez ere, Euskal Herria mailan José Bergamín idazle eta olerkaria orain dela hiru urte hil zitzaigun Donostian.

Urte hartako abuztuaren 38an uholde garaian hain zuzen ere utzi gintuen betirako.

Beraz bi eginkizun hauek lotzen saiatuko gara.

Nolabaiteko lotura bilatzeko urtemugarena ezin hobea dirudigu.

Lehenengo urteurrenarekin bat anekdota asko datoz liburuen bidez alegia.

1936. urterako Cruz y Raya delako aldizkaria jadanik sortu izan zuen José Bergamín-ek.

Urte berean Alianza de intelectuales antifascistas batzordearen partaide izanik batzorde horren lehendakari bihurtu zen.

Gerraren amaieran, hots 1939. urtean etsaien kulturaren kontra egiteko eta gerorako herbesteratuen laguntza eskeintzeko asmoz zenbait intelektual bildu ziren Parisen.

Junta de Cultura Española deituriko elkartea José Bergamín-en lehendakaritzapean kreatu zuten.

Berehala elkarte horren aleak ikus ahal ziren.

Marseilatik Mexicoraino zihoan Sinaia itsasontzian bera eta berarekin zihoazen 1.800 lagun sartu ziren.

Mexicora iritsi bezain laster lanean hasi ziren eta hurrengo urterako, 1940. urtean, aldizkari baten ahotsa ateratzen zen Mexicoko kaleetara.

José Bergamín-ek asmatutako izenburu batez bataiatu zuten publikazio hori.

España Peregrina zen haren izenburua.

Aldi berean, Séneca delako argitaletxea zuzentzen zuen José Bergamín-ek.

Era batean edo bestean garaituen oihartzuna zela esan genezake España Peregrina-az.

Hamaika idazlek eta artistak osatzen zuten aldizkariaren idazlaritza: Donostiako Eugenio Imaz filosofoa eta idazlea; Bilboko Juan Larrea olerkaria; Madrielko Corpus Barga kazetaria eta Rodolfo Halffter musikagilea; Malagako Pablo Picasso pintorea; Figueraseko Joaquin Xirau filosofoa etabar.

Albistarian zehar anitz gai aurkeztu zituzten intelektual horiek.

Haien artean honako hauek ditugu: 1939.eko gezurrezko Españarena; gizasemearen konpromisuarena; Europako jokaerarena... Batzuk ere geroan izango ziren olerki ezagunak aldizkarian argitaratu zituzten.

Hala eta guztiz ere arrazoi batzuengatik España Peregrinaren oihartzunak gutxi iraundu zuen bederatzi hilabetetan kaleratu bait zuten.

Antza zenez, diru arazo batzu eta lankideen arteko gorabeherak izaten ziren.

Geroago José Bergamín Montebideora abiatu zen eta Generación del 27 delako literatur talde horretan ezagutzera emana zen.

Berrogei ta hamar urteetako amaieran bere jokabide borrokatsuaren arabera, Paris nahiz Madril ziren bere egoitzak.

Azkenik Euskal Herrira itzuli zen.

Denbora aurrera zihoan neurrian hartutako erabakia ulergarria zen.

Ordurako mundu guztian zehar so egin daitezken gauzak so egin zituen eta sentitu ere sentitu zituen.

Askatasunaren ondoan izatea erabaki zuen.

Jose Ramón ZABALA Iñaki ADURIZ.